NAIZ.INFO
DONOSTIA

Igandean ospatuko da Usurbilen Sagardo Eguna

Igandean ospatuko da Usurbilen XXXIII Sagardo Eguna. Beti bezala, Dema plazan eta frontoian bilduko dira sagardogileen postuak. Bertaratzen direnek aukera paregabea izango dute Labeldun, Gipuzkoako Elkarteko eta Baserriko sagardoa zein pintxoak jai giroan dastatzeko.

Sagardo Egunaren kartela.
Sagardo Egunaren kartela.

Igandean ospatuko da XXXIII Sagardo Eguna, aurten 33 urte beteko dituen hitzordua. 11.30ean izango da irekiera ekitaldia eta goiz parteko dastaketaren ondoren, arratsalde partean, 17:00etatik aurrera, eromeria izango da Ingo al Deu taldearen eskutik. Gainera, Ellektro Patxaranga herriko kaleetan barrena ibiliko da jai giroa zabalduz.

Baina Usurbilgoa ez da izango asteburuko kultur agendako ekitaldi bakarra. Beti bezala, aukera zerrenda luzea eta anitza da. Hitzordu gastronomikoen artean honako hauek ere iragarrita daude, besteak beste, egunotarako: Ilar Eguna Astigarragan, Bermeoko XX Arrain Azoka, Okela Eguna Markina-Xemeinen, Antoñanako Eztiaren udaberriko azoka eta Txakoli Eguna Amurrion