NAIZ.INFO
BILBO

Alex Txikonek bukatutzat eman du Kangchenjungako espedizioa

Alex Txikonek bukatutzat eman du Kangchenjungako espedizioa eta etxera itzuliko da, bere ezkerreko oineko behatzak ez baitu hobera egin eta tratamendua behar du.

Alex Txikonek izoztea du ezkerreko oineko behatzean. (Alex TXIKON)
Alex Txikonek izoztea du ezkerreko oineko behatzean. (Alex TXIKON)

Alex Txikonek ohar batean jakinarazi duenez, Kangchenjungako espedizioa bukatutzat ematea eta etxera itzultzea erabaki du. Ezkerreko oineko behatz lodian izoztea du eta hobera egin ez duenez, medikuei eta espediziokideei kontsultatu ondoren gailurrerako saiakera berriro ez egitea erabaki du.

Lemoarrak bere blogean azaldu duenez, «izozte gradua ez da oso handia baina berriro ere igotzen banaiz eta berriro hozten bada galtzeko arriskuan jarriko naiz».

Gailurra zapaltzeko egin zuen lehen saiakera 100 metrora geratu zen Txikon; bigarren saiakeran lortzeko aukea handiak izan zitzakeela uste du eta horregatik penaz amaitu du espedizioa. «Egia esan, nire bizitzako momentu honetan, oraindik behatz ba gailur batera nahiago dut», adierazi du.