NAIZ.INFO
DONOSTIA

Selektah Stepi, Skakeitan eta Tania de Sousa Manu Chaorekin batera izango dira Donostian

Manu Chaorekin batera uztailaren 9an Zurrilako hondartzako agertokian izango dira Selektah Stepi, Skakeitan eta Tania de Sousa, Donostiako Piratek jakinarazi dutenez.

Kontzertuaren kartela.
Kontzertuaren kartela.

Donostiako Piratek jai herrikoien aldeko eguna antolatu dute uztailaren 9rako. Duela bi aste Manu Chao Zurriolako hondartzan izango dela iragarri zuten, eta gaur harekin agertokian izango diren taldeen berri eman dute: Skakeitan, Selektah Stepi Bad Sound System eta Tania de Sousa.

Kontzertua 20.00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da, Piraten filosofiari jarraiki.

Kontzertu horietaz aparte, egun osoko egitaraua prestatzen ari dira, «jai herrikoien eredua eta filosofia mahai gainean jartzeko». Aurrerago iragarriko dute.