NAIZ.INFO
BILBO

Enrico Battaglin izan da nagusi Oropan

Enrico Battaglin italiarrak (Bardini) irabazi du Italiako Giroaren hamalaugarren etapa, Aglien hasi eta Oropako Santutegian bukatu dena (164 km.). Omega Pharma taldeko Rigoberto Uran txirrindulariak lidergoari eutsi dio sailkapen nagusian. [Italiako Giroa, NAIZen]

Hasierako ihesaldia etapa bukaeraraino eraman du Enrico Battaglinek eta 4 ordu, 34 minutu eta 41 segunduren ondoren pasa da Oropa Santutegiko helmugatik.

Bigarren postuan iritsi da Dario Cataldo italiarra (Sky) eta Jarlison Pantano kolonbiarra helmugaratu da hirugarren.

Omega Pharma taldeko Rigoberto Uranek hiru minutu galdu ditu, baina sailkapen nagusiaren lehen postuari eutsi dio. 32 segundura dauka Cadel Evans (BMC) eta Rafal Majka (Tinkoff Saxo), minutu bat eta 35 segundura.

Biharko etapa, hamabosgarrena, Valdengotik abiatu eta Montecapioneko portuan bukatuko da, 217 kilometroko ibilbidea eginez.

Giroari buruzko NAIZen webgune bereziak informazio zabalagoa eskaintzen du.