Kilian Jornet eta Stevie Kremer garaile Zegama-Aizkorri maratoian

Kilian Jornet eta Stevie Kremer izan dira Zegama-Aizkorri maratoiaren garaileak. Lehen euskal herritarrak helmugan Jokin Lizeaga eta Maite Mayora izan da. Jornetek marka berria egin du.

NAIZ.INFO|ZEGAMA|2014/05/25 18:18
Stevie_kremer
Emakumezkoen podiuma: Stevie Kremer, Elisa Desco eta Maite Mayora. (Gotzon ARANBURU/ARGAZKI PRESS)

Kilian Jornet kataluniarra, gizonezkoetan, eta Stevie Kremer estatubatuarra, emakumezkoetan, izan dira Zegama-Aizkorri maratoiaren aurtengo garaileak. Lehen euskal herritarra Jokin Lizeaga izan da gizonezkoetan eta Maite Mayora emakumezkoetan.

Jornetek marka berria egin du, maratoia 3 ordu eta 48 minututan bukatuta. Kremer-ek, berriz, 4 ordu eta 46 minututan bukatu du lasterketa.

 

Ikuska sailetan euskal zinemaren hastapenak ezarri zituenetako bat da gaur hil den Juanmi Gutierrez. Gaurko begiekin ere berebiziko interesa pizten duen lana da 'Euskaldunberriak'. Euskaldunek ikasten ari denarekiko maiz duten pazientzia eskasa erakusten du zuzeneko testigantzen bidez, baita euskarak biziko bada behar duen apustu eta bultzada politikoa ere. [IKUSKA-k ESKURATU]