NAIZ.INFO
DONOSTIA

‘Eskola txikiak bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik’, igandean Bidania-Goiatzen

Bidania-Goiatzen ospatuko da igandean Gipuzkoako Eskola Txikien Festa ‘Eskola txikiak bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik’ lelopean hainbat ekitaldiz osaturiko egitaraua antolatu dute Txinkorta eskolako kideek.

Gipuzkoako eskola txikien festa Bidania-Goiatzen ospatuko da. (NAIZ.INFO)
Gipuzkoako eskola txikien festa Bidania-Goiatzen ospatuko da. (NAIZ.INFO)

Igandeko Gipuzkoako Eskola Txikien Festaren hitzordua berezia da, duela 27 urte ospatu baitzen eskola txikien lehen festa Bidania-Goiatzen. Eta hori kontuan izan dute antolatzaileek aurtengo edizioa prestatzerakoan. Festarako bi maskota egin dituzte, Eskua eta Txinko. Azken hau orain dela 27 urte Bidania-Goiatzen jaiotako panpina da. Bere izena herrian dagoen Txinkorta menditik dator eta, gainera, orain dela 12 urte herrian egin zuten eskolaren izena da Txinkorta. Maskota diseinatu zuen Iñaki Epelde artista aurten hil da eta, bide batez, euren esker onak eskaini nahi dizkiote.

Egitaraua:

10:30: Harrera ekitaldia.

Jarraian: Kross txikiak.
0-6 urte: Pilotalekua-plaza (200 metro)
7-12 urte: Pilotalekua-eskola-plaza (450 metro)
Ondoren: Ekintza ezberdinak
0-6 urte: Tailerrak eta puzgarria
7-12 urte: Jolasak
13:30: Bazkaria

15:00-18:00: Puzgarriak: pailazoa, etxaldea, giza-futbolina, rokodromoa eta balance-bike.

15:30-17:30: Tailerrak: graffitia, sormena, txapak eta txotxongiloak.

Bideo emanaldiak

16:00: Pirritx, Porrotx eta Mari Motots. ‘Bizipoza’ emanaldia.

18:00: Boleto zozketa

Egun guztian zehar: Skandalue Elektrotxaranga.

Eskola Txikien Festaz gain, hamaika ekitaldi eskaintzen ditu asteburu honetan ere Euskal Herriko kultur eta aisialdiko agendak.