Naiz.info
Donostia

Mariasun Landa eta Jean-Baptiste Orpustanek jasoko dute Eusko Ikaskuntza Saria

Mariasun Landa idazleak eta Jean-Baptiste Orpustan hizkuntzalariak ‘ex aequo’ jasoko dute 2014ko Eusko Ikaskuntza Saria.

Mariasun Landa, artxiboko irudian. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)
Mariasun Landa, artxiboko irudian. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

Eusko Ikaskuntza sarien epaimahaiak iragarri ditu aurtengo sarituen izenak. Mariasun Landa idazleak eta Jean-Baptiste Orpustan hizkuntzalariak ‘ex aequo’ jasoko dute saria, iaz Mari Carmen Gallastegui eta Francisco Etxeberriarekin gertatu bezala.

Eusko Ikaskuntzako lehendakari Iñaki Dorronsoro eta Laboral Kutxako lurralde arduradun Pello Ugaldek eman dituzte ezagutzera sarituen izenak Donostian egindako agerraldi batean.

1995ean sortutako sariek 20.000 euroko balioa dute eta, aurtengo kasuan, erdibana banatuko dira Landa eta Orpustanen artean.