NAIZ

Martxan da Jai Gunea

Lubaki, Ipar Folk, Esne Beltza, Traccaion, On eta Dj Gooren doinuek alaituko dute Gora Iruñeak La Runan antolaturiko Jai Gunea lehen egunean.

Gazteak dantzan Jai Gunean. (Lander F. ARROYABE / ARGAZKI PRESS)
Gazteak dantzan Jai Gunean. (Lander F. ARROYABE / ARGAZKI PRESS)

Eguerdiko 14.00etan ireki dute La Runako parkean dagoen Jai Gunea. Euri zaparradak izan diren arren, musikak hartu du Gora Iruñeak San Fermin herrikoien alde antolaturiko gunea.

Lubaki, Ipar Folk, Esne Beltza, Traccaion, On eta Dj Goo izango dira lehen egunean arituko diren musika taldeak.

Bederatzi egunetan zehar adin eta gustu guztietarako ekitaldiak izango dira.