NAIZ
BILBO

Epaiaren zain geratu da Ondarroako herri harresian parte hartu zutenen aurkako epaiketa

Ondarroako herri harresian parte hartu zuten bost lagunen aurkako epaiketa epaiaren zain geratu da. Ertzainetako bat ez da agertu eta besteak bere bertsioari eutsi dio.

Auzipetuei elkartasuna adierazteko kontzentrazioa egin zuten epaiketaren lehen egunean. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)
Auzipetuei elkartasuna adierazteko kontzentrazioa egin zuten epaiketaren lehen egunean. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)

2013ko maiatzean Urtza Alkortaren atxiloketa ekiditeko eratu zen herri harresian parte hartu zuten bost lagunen aurkako epaiketaren bigarren saioa egin dute gaur Bilbon. Irailaren 24an hasi zen baina atzeratu egin zuten, bi ertzainen deklarazioa falta zela-eta.

Gaurko saioan haietako bat ez da agertu, eta besteak bideokonferentziaz deklaratu du eta Ertzaintzaren bertsioari eutsi dio, ‘Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza’k dakarrenez. Horrenbestez, bukatutzat eman dute eta epaiaren zain geratu da.

Lau auzipetuei «agintearen aurkako atentatua» egitea egozten zaie eta bina urteko espetxe zigorra eskatu dute beraientzat. Bosgarren lagunari ordena publikoaren aurkako falta leporatzen diote.