AHTren aurkako protesta batengatik epaile aurrean deklaratzen izan da iruindar bat

Iruñeko auzokide batek inputatu gisa deklaratu du Nafarroako Auzitegian. AHTren aurka Castejongo Tren Museoan eginiko protesta baten harira kalte delitua egozten diote, aurrez Tuterako beste herritar batekin gertatu zen bezalaxe.

NAIZ|IRUÑEA|2014/10/17|0 iruzkin
Aht_irunea
AHTren aurkako elkarretaratzea Nafarroako Auzitegiaren atarian. (MUGITU)

Ohar baten bidez Mugitu mugimenduak jakinarazi duenez, Iruñeko Etxabakoitz auzoko bizilagun batek inputatu gisa deklaratu behar izan du Nafarroako Auzitegian. Kalte delituak egozten zaizkio, Castejongo Tren Museoan burutu zen AHTren kontrako protesta ekimen baten harira.

Hainbat lagunek elkarretaratzea egin dute epaitegiaren atarian.

Irailaren 2an Tuterako herritar batek ere afera berdinarengatik deklaratzera joan behar izan zuen.

Horrez gain, beste 14 pertsonarentzako –tartean bi kazetari– 300 eta 600 euro bitarteko isuna eskatzen dutela gogoratu du Mugituk.

Halako kasuekin AHTren aurkako mugimendua «kriminalizatu» nahi dela adierazi du aipatu kolektiboak.