NAIZ

Mikel Olaetxeak Abel Barriola kanporatu du (18-22)

Lau eta Erdiko txapelketako final laurdenak jokatzeko sailkatu da Mikel Olaetxea Abel Barriola gainditu ondoren Eibarko Astelenan jokatu den partidan.

Olaetxea eta Barriola Astelena pilotalekuan. (Juanan RUIZ / ARGAZKI PRESS)
Olaetxea eta Barriola Astelena pilotalekuan. (Juanan RUIZ / ARGAZKI PRESS)

Abel Barriola kanporatu du Mikel Olaetxeak Lau eta erdiko txapelketan. Lizartzako pilotaria nafarra baino gehiago izan da.

Barriolak 16 pilota galdu ditu eta Olaetxeak hainbat tantu egin dizkio sakez. Partida hasieran berdinduta joan diren arren, Olaetxea 9 eta 15 aurreratu da. Barriolaren erreakzioa iritsi da, baina 15 eta 16-koaren ostean Lizartzakoa nagusitu da.