NAIZ
DONOSTIA

Finalaurrekoetan da Olaizola, Ezkurdiari 22-16 irabazita

Lau eta Erdiko txapelketako finalaurrekoetan sartu da Aimar Olaizola, 22-16 irabazi baitio Joseba Ezkurdia arbizuarrari.

Aimar Olaizola eta Joseba Ezkurdia, partidaren une batean. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)
Aimar Olaizola eta Joseba Ezkurdia, partidaren une batean. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

Aurreko bi partidak galduta eta sailkatzeko aukerarik gabe jokatu du Joseba Ezkurdiak, baina ez dizkio gauzak horren errez jarri goizuetarrari.

Lehen txanpan ongi eutsi dio arbizuarrak, baina pixkanaka tartea zabaltzen joan da Aimar Olaizola. 22-16 bukatu da partida.

Hortaz, Olaizolak Saralegiren aurka jokatuko du finalaurrekoetan, eta Irujok Oinatz Bengoetxea izango du aurkari.

Irujok eta Bengoetxeak hilaren 23an jokatuko dute, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Olaizolak eta Saralegik, aldiz, 29rako daukate hitzordua, Iruñeko Labriten.