NAIZ
ETXEBARRIA

Iratxe Ibarra, abenduaren 20ko lehen finalista

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehen finalaurrekoan finalean izango diren bat baino gehiago ikusiko genituen, ziur aski. Iratxe Ibarra, hala ere, ziurtasun hori lortu duen bakarra Etxebarriako saioa irabazita, 475,5 punturekin. Puntu bat gutxiago izan du Fredi Paiak eta atzetik bost punturen bueltan Joseba Artza, Eneko Abasolo, Ander Elortegi eta Miren Amuriza.

Lehia bai, baina giro ona nagusitu da lehen finalaurrekoan. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)
Lehia bai, baina giro ona nagusitu da lehen finalaurrekoan. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)

Abian da #Josi leloari helduta Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken txanpa, gaur zen lehen finalaurrekoa Etxebarrian eta Iratxe Ibarra izan da puntu gehien lortu dituena, 474,5. Ez da alde handirik izan, hala ere. Puntu bakarreko aldea izan du Ibarrak Fredi Paiarekiko eta gainontzekoak ere ez dira gehiegi aldendu.

Joseba Artzak 469 puntu lortu ditu, kopuru bera Eneko Abasolo ‘Abarkas’-ek eta bi gutxiago, 467, Ander Elortegik. Miren Amuriza izan da seigarren sailkatua baina puntuz ondo hau ere, 464rekin. Bere burua kanpo ikusiz edo, Miren Amurizaren agurra:

Kontuak horrela, abenduaren 20an Bilboko Miribillan izango den finalerako lehen sailkatua Markina-Xemeingo Iratxe Ibarra da.