NAIZ

Darocako espetxera eraman du Ernaik presoen eskubideen aldeko konpromisoa

«11 konpromiso askatasunerantz» lelopean Zaragozara, Darocako espetxera joan dira ehunka gazte presoen eskubideen defentsan. Azken astean herriz herri ekimen ugari egin dituzte zentzu beran, tartean Iruñean atzo hiru gazteren atxiloketarekin amaitu zen bide mozketa.

Gazteak Darocako espetxe inguruan gaur. (<a href="http://topatu.info" target="blank">TOPATU.INFO</a>)
Gazteak Darocako espetxe inguruan gaur. (TOPATU.INFO)

Abenduaren 19an hasi zuen eta gaur amaitu du Ernaik «11 konpromiso askatasunerantz» lelopean herriz herri burutu duen dinamika. Zaragozara, Darocako espetxera joan dira autobuses ehunka gazte presoekiko euren konpromisoa adieraztera. Presoen herriratzearen aldeko banderolak, ikurrinak eta ke urdina uzten potoak baliatu dituzte espetxean diren euskal presoei babesa adierazteko.

Ekimen berberaren baitan atzo Iruñean bide mozketa egin zuten eta hiru gazte atxilotu zituen poliziak. Izan ere, azken aste eta erdian garatutako dinamika izan da gazte antolakundearena.

Gaurkoaren antzeko martxa bat ere burutu du Ernaik ekimenaren baitan; asteburuan Topaseko espetxera egin zuten martxa Santurtzi, Galdakao, Gasteiz eta Larrabetzuko gazteek.

Ekimenak garatzearekin bat baraualdiak ere antolatu dituzte gazte independentistek herriz herri. Donostian, Gasteizen eta Bilbon, besteak beste.

Mota eta izaera ezberdineko ekimen andana burutu ditu Ernaik azken hamaika egunetan, agian bereziena Zuian osatu zuten domino erraldoi hau, presoen etxeratzearen alde:

Twitterren #11askatasunerantz traolaren bidez batu dituzte ekimen denak.