NAIZ
BAIONA

Errobi-Aturri: EH Bai eta FN, aurrez aurre bigarren itzulian

Lehia ikusgarria izango da Errobi-Aturri kantonamenduan bigarren itzulian: EH Bai-ko Alain Iriart eta Fabienne Ayensa izan dira bikote bozkatuena eta bigarren itzulian FN eskuin muturreko alderdiko Dave Daguerre eta Anais Mendilahatxu izango dituzte aurrez aurre.

Alain Iriart, EH Baiko hautagaia. (Aurore LUCAS)
Alain Iriart, EH Baiko hautagaia. (Aurore LUCAS)

Emaitza harrigarriak utzi ditu hauteskundeetako lehen itzuliak Errobi-Aturri kantonamenduan, EH Bai eta FN ariko baitira norgehiagokan datorren astean.

Alain Iriart eta Fabienne Ayensak osatutako bikotea (EH Bai) bozkatuena izan da Errobi-Aturrin, %37,90eko babesa bilduta.

Harridura eragin du Fronte Nazionalaren emaitzak, botoen %16,74 bilduta Dave Daguerrek eta Anais Mendilahatxuk lortu baitute bigarren itzulirako txartela. 

Forces64 eta UMPk osatutako zentro-eskuineko aliantza laugarren gelditu da, Maider Behoteguyk eta Sebastien Dupratek 1.400 boto lortu baitituzte (%14,40). Emaitza horretatik hurbil, bozen %14,02 lortu dute PS eta haien aliatuen izenean lehiatu diren Eric Boileau eta Catherine Daubasek.

Abstentzioa %47,46koa izan da.