Aldaketarako zenbakiak Nafarroako udalerri nagusietan

Zenbaketa ia amaituta, Nafarroako udalerrietan aldaketarako zenbakiak baieztatu dira. Iruñerrian, Tuteran edo Burlatan, besteak beste, aldaketarako frontearen emaitzek garai bati amaiera jartzeko aukera jarri dute mahai gainean.

naiz|2015/05/24 20:37|Iruzkin 1

Udal hauteskundeen zenbakiak aldaketarako aukera jarri dute Nafarroako mahai gainean. Iruñerrian ere ildo beretik dira emaitzak. Burlatan, gaur arte UPN boterean zegoen plazan, Burlata Aldatuz eta EH Bildu UPNren aurretik daude %100 zenbatuta. Azken bi hauek bosna zinegotzi eskuratu dituzte UPN soilik laurekin utziz. PSNk 2 poltsikoratu ditu eta azkenengoa I-Erentzat izan da.

Berriozarren, era berean, EH Bildu da lehen indarra, %100 zenbatuta, EH Bilduk 6 zinegotzi lortu ditu. PSN, UPN eta I-Ek bina eta azkenengoa Geroa Bairen eskuetara joan da.

UPNk Tuterako alkatetza galdu dezake. Lehen indarra izaten jarraituko du 6 zinegotzirekin, I-Ek edukiko dituen berberak. Beste albistea CUPen (Candidatura de Unidad Popular) sarrera da, ordezkari batekin. PSNk eta PD TDk 3 zinegotzina lortu dituzte, eta azkenengo biak PPk. 

Bide beretik jarraituz, Fiteron, UPNk jarraitzen du lehen indar gisa, baina alderdi bakarra izatetik, lehia estua izatera pasa dira. Agrupación Fiterana Independientek botoen %43,41 kendu dio-eta. Paper bera bete du Agrupación Corellana Independientek Corellan, non UPNren atzetik bigarren indarra bilakatu den.

Bestetik, Altsasun, EH Bilduk lehen indarra galdu du, zenbaketa amaituta. Geroa Bai kokatu da alderdi bozkatuen moduan eta Ganemos Altsasuk bi zinegotzi lortu ditu. 

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK