NAIZ
GASTEIZ

Jendetza bildu da Gasteizen atzoko erasoa salatzeko

Plataforma Feministak deituta, ehunka lagun bildu dira Gasteizko Andre Mari Zuriaren plazan, atzo jazotako erasoa gaitzesteko. Amaren bikotearengandik sexu abusuak jaso eta ondoren leihotik bota zuten hamazazpi hilabeteko haurra larri zegoen eta arratsaldean hil egin da.

Elkarretaratze jendetsua, Andre Mari Zuriaren plazan. (Jaizki FONTANEDA/ARGAZKI PRESS)
Elkarretaratze jendetsua, Andre Mari Zuriaren plazan. (Jaizki FONTANEDA/ARGAZKI PRESS)

«Erasorik ez erantzunik gabe» lelopean, ehunka lagunek elkarretaratze isila egin dute ordu erdiz Andre Mari Zuriaren plazan.

Ordu erdi hori igarota, txalo eginez eta erasoen aurka oihu eginez bukatu dute elkarretaratzea. Bertaratu direnen artean askok eraman dituzte indarkeria matxistaren aurkako kartelak.

Mobilizazioan parte hartu dutenen artean izan dira Gasteizko legebiltzarkideak, Aldundiko ordezkariak edota Gasteizko Udalekoak, tartean Gorka Urtaran alkatea bera.

Aipatu erasoak atzo jazo ziren. 30 urte dituen erasotzailea bikotearekin liskarrean ari zela haurra lehen solairuko leihotik bota zuen.

Gizonezkoa haurrari sexu abusuak egiten ikusi zuenean hasi zen liskarra.

Haurrak Gurutzetako ospitalean zegoen, larri baina astearte arratsalde honetan hil egin da.