NAIZ
BAIONA

Atzera bota dute baldintzapeko askatasunaren ukoari Lorentxa Beyriek jarritako helegitea

Parisko Zigor Aplikazioen Epaitegien Ganberak atzera bota du baldintzapeko askatasun eskaerari eman zitzaion ezezkoaren aurrean Lorentxa Beyrie presoak jarritako helegitea. Bihar jakinaraziko dute zeintzuk diren helegitea baztertzeko argudioak.

Hamalau urte preso daramatzan Lorentxa Beyriek espetxean segiko du, Zigor Aplikazioen Epaitegien Ganberak ez baitu aintzat hartu baldintzapeko askatasuna galdegiteko kanboarrak jarritako helegitea.

Iragan irailaren 2an bota zuten atzera baldintzapeko askatasun eskera eta Beyriek helegitea jarri zuen. Abenduaren 17an aztertu zuten auzia eta gaur jakin da ez dutela helegitea onartu.

Hala ere, bihar arte ez dute jakitera emango zeintzuk diren helegitea aintzat ez hartzeko arrazoiak.