NAIZ
LEITZA

Inaxio Perurenak 305 kiloko harria altxatu du

Leitzako Amazabal frontoian lortu du Inaxio Perurenak 305 kiloko harria altxatzea. Lehen saiakeran egin du, bere errekorra gaindituz.

inaxio Perurenak 305 kiloko harria altxatu du. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)
inaxio Perurenak 305 kiloko harria altxatu du. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)

Inaxio Perurena leitzarrak etxean lortu du bere marka pertsonala gainditzea. 303 kiloan ezarria zeukan, baina gaurkoan 305 kiloko harria altxa du. Herritarren aurrean, Amazabal frontoian, pauso berri bat eman du.

300 kiloko muga gainditzen laugarrena izan zen, Mieltxo Saralagi, Gibitegi eta bere aita Iñaki Perurenaren atzetik. Saioaren ondoren adierazi duenez, bere burua marka hausteko gai ikusten du.