NAIZ
BILBO

ELA sindikatuak Bilbo eta Iruñean ospatuko du Maiatzaren Lehena

Maiatzaren Lehenaren harira, Bilbon eta Iruñean egingo ditu manifestazioak ELA sindikatuak. Adolfo Muñoz idazkari nagusiak Bizkaiko hiriburuan hartuko du hitza.

Maiatzaren Lehenaren harira iaz ELAk Bilbon egin zuen manifestazioa. (Aritz LOIOLA/ARGAZKI PRESS)
Maiatzaren Lehenaren harira iaz ELAk Bilbon egin zuen manifestazioa. (Aritz LOIOLA/ARGAZKI PRESS)

ELA sindikatuak Bilbo eta Iruñean egingo ditu Maiatzaren Lehenaren harira deitutako mobilizazioak.

Bilbon, manifestazioa egingo dute Jesusen Bihotzetik, 12.15ean. Ordu erdi lehenago hitza hartuko du Adolfo Muñoz idazkari nagusiak.

Ondoren, 14.30ean, Areatzan bazkaria egingo dute.

Iruñean, aldiz, 11.30ean izango da mobilizazioa, Gurutze Plazatik Udaletxe plazara. Bazkaria 14.15ean egingo dute, Txantreako Bernart Etxepare ikastetxean.