NAIZ
BILBO

Euskaraz ikastearen aldeko aldarria, Medikuntzako graduazio ekitaldian

Aurten ere, EHUko Medikuntza ikasleen graduazioan presente egon da euskaraz ikasi eta sendatzeko zailtasunen inguruko aldarria. «Mediku bezala euskaraz ikasi, sendatu eta bizitzeko euskubidea defendatzen jarraituko dugu», azpimarratu du ikasleetako batek.

Iaz, EHUko Medikuntza ikasleek beren titulua jasotzeko ekitaldian euskararen alde eginiko aldarriak oihartzun handia izan zuen, eta aurtengoan ere hala izan da, nahiz eta ikasleek aitortu duten gisak hori ekiditeko eginahalak izan diren.

Ikasleetako batek azaltzen duenez, oraindik ere zailtasunak daude Medikuntza ikasketak euskaraz egin ahal izateko. «Euskaraz ikasi eta irakastea Euskal Herriko Unibersitateak bermatu beharko lukeen eskubidea» dela adierazi dute.

«Mediku on ala euskaldunaren dikotomiaren diskurtsoarekin amaitzeko» ordua dela nabarmendu dute. 

Zentzu horretan, argi utzi dute beren konpromisoa: «mediku bezala, euskaraz ikasi, sendatu eta bizitzeko eskubidea defendatzen jarraituko dugu».