NAIZ
BILBO

ATAko lau kide atxilotu ditu Ertzaintzak espainiar Entzutegi Nazionalera ez aurkezteagatik

Sendoa Jurado, Ziortza Fernandez, Zaloa Respaldiza eta Txabeli Delgado Amnistia ta Askatasuna taldeko kideak atxilotu ditu Ertzaintzak Bizkaian, espainiar Entzutegi Nazionalera ez aurkezteagatik. Bihar daude dekalratzera deituak, eta «agertuko direla bermatzeko» atxilotu dituzte.

Ertzaintzak ATAko lau kide atxilotu ditu Bizkaian. Espainiar Entzutegi Nazionalean deklaratzera deituak zeuden, baina iragarri zuten moduan «desobedientziaren bidez» erantzun dute zitazioari eta ez dira agertu.

Sendoa Jurado, Ziortza Fernandez, Zaloa Respaldiza eta Txabeli Delgado dira lau atxilotuak. Entzutegi Nazionaleko Andreu epaileak biharko deitu ditu berriz ere eta haien atxiloketa agindu du «deklaratuko dutela bermatzeko».

Martxoaren 29an sei kide deklaratzera deituak izan ziren 2015eko abuztuan Bilboko kaleak zeharkatu zituen amnistiaren aldeko manifestazioaren harira, baina orduan ere ez ziren aurkeztu.