#NiBiziNaizNi, udara elkarrekin

Udako solstizioa pasata ohikoan baino ageriagoa da bizi poza, #NiBiziNaizNi leloari helduta uda giroari eta bizipozari leihoa irekitzeko proposamena dakar NAIZek. Bidali zuen argazki, postal edo bideo-selfie-ak eta parte hartu bi lagunentzatko bidaia zoragarri baten zozketan.

NAIZ|2016/06/30 11:15|0 iruzkin
Nibizinaizni1
#NiBiziNaizNi (THINKSTOCK)

Kanpora zoaz? Etxe inguruan geratuko zara? Oporrik ez? Parranda tourra da zure aukera? Ez dugu zertan paraje exotikoetan egon behar irribarrea aurpegian zintzilikatzeko, bizipoz une guzti horien testigu pribilegiatuak izan nahi dugu. Egin klik eta bidali memento horien argazki, bideo-selfie edota postalak naizplus@naiz.eus helbidera edo Portuetxe, 23-2a. 20018 Donostia helbidera. Postalak eskaneatuz gero, naizplus@naiz.eus helbidean jasoko ditugu ere.


(Iñigo URIZ | ARGAZKI PRESS)

Parte hartzaile guztien artean, Ibiltari Bidaiak agentziak eskaini digun bi lagunentzako bidaia zozkatuko dugu irailaren 19an. Irabazleak Erroma, Munich edo Lisboa artean erabaki ahalko du*.

Bidaia bi lagunentzako izango da eta bost egun eta lau gauez gozatu ahalko da hautatako hirian, alojamendu eta gosaria erregimenean. 2017ko ekainaren 20 baino lehen egin beharko da bidaia, beti ere, behe denboraldian, hau da zubiak, Gabonak edota Aste Santua ez den egunetan, eta baldintza bakarra bidaiatu baino 60 egun lehenago Ibiltari Bidaiak agentzian izen-ematea da.