NAIZ
GASTEIZ

EAJk 27 eserleku lortuko lituzke, EH Bilduk 17 eta Podemosek 14, EiTBren inkestaren arabera

EAJk 27 eserleku lortuko lituzke Gasteizko Legebiltzarrean irailaren 25eko hauteskundeetan; EH Bilduk 17 eskuratuko lituzke, Elkarrekin Podemos-ek 14, PSEk eta PPk zortzina eta Ciudadanosek bat, EiTB Focus inkestaren arabera.

 

EAJk irabaziko lituzke irailaren 25eko hauteskundeak 27 eserlekurekin, EiTB Focus inkestaren arabera, eta duela lau urteko legebiltzarkide kopuru bera izango luke. 

EH Bildu izango litzateke bigarren indarra, 17 eserlekurekin, aurreko legealdian baino lau gutxiago.

Elkarrekin Podemos koalizioak 14 parlamentari izango lituzke eta hirugarren indarra litzateke.

PSEk zortzi eserleku galduko lituzke eta zortzirekin geratuko litzateke, inkesta horren arabera.

PPk ere zortzi parlamentari lortuko lituzke, duela lau urte baino bi gutxiago.

Ciudadanos, azkenik, UPyDren ordez sartuko litzateke Gasteizko Legebiltzarrean.