NAIZ
BILBO

Yerayk eta Vesgak kontratua sinatu dute Athleticen lehen taldearekin, 2019ra arte

Yeray Alvarezek eta Mikel Vesgak 2019ko ekainaren amaierara arte kontratua sinatu dute Athleticen lehen taldearekin. Deuseztapen klausula 30 milioi eurokoa izango da.

Josu Urrutia eta Yeray Alvarezen arteko bostekoa, kontratua sinatu ondoren. (ATHLETIC-CLUB.EUS)
Josu Urrutia eta Yeray Alvarezen arteko bostekoa, kontratua sinatu ondoren. (ATHLETIC-CLUB.EUS)

Talde bizkaitarrak bere webgunean jakitera eman duenez, harrobiko bi jokalarik lehen taldearekin kontratua sinatu dute 2019ra arte: Yeray Alvarez eta Mikel Vesga.

Deuseztapen klausula 30 milioi eurokoa izango da.

Bi jokalariok lehen taldera iritsi ziren denboraldi-aurrean, iaz Bilbao Athleticekin Bigarren Mailan nabarmendu eta gero.

Vesga erdilaria (Gasteiz, 1993) 2014an iritsi zen Lezamara. Aurten, Sporting eta Bartzelonaren aurkako partidetan hartu du parte eta Deportivoren aurkakoan aulkian izan zen.

Yeray (Barakaldo, 1995), aldiz, oraindik ez du deialdietan sartu Ernesto Valverdek. Haur-kategoriatik Lezaman hazitako jokalaria da eta iaz 32 partida jokatu zituen Bilbao Athleticekin.