NAIZ
BILBO

Markagailuari buelta emanda, hiru puntuak eskuratu ditu Athleticek (2-1)

Valentzia neurketaren lehenengo minutuan aurreratu bada ere, lehenengo zatia amaitzerako buelta eman dio Athleticek markagailuari Adurizen bi goli esker. Hala, hiru puntuak Bilbon geratu dira (2-1). [Neurketaren estatistikak]

Aritz Adurizek bi gol sartu ditu. (Aritz LOIOLA/ARGAZKI PRESS)
Aritz Adurizek bi gol sartu ditu. (Aritz LOIOLA/ARGAZKI PRESS)

Partidu onik egin gabe, hiru puntuak eskuratu ditu Athleticek San Mamesen Valentziaren aurka jokatu duen partiduan (2-1).

Neurketa maldaz gora hasi zaie zuri-gorriei, lehenengo minutuan Medranek Valentzia aurreratu baitu markagailuan. Atsedenaldira iristerako, baina, Aritz Adurizek bi gol egin eta aurretik zen Athletic markagailuan.

Bigarren zatian markagailua eustea beste lanik ez dute izan zuri-gorriek, eta baita lortu ere. Valentzia eskas aritu da, batez ere atzealdean, eta punturik batu gabe jarraitzen dute denboraldi honetan.

Athleticek, berriz, sei puntu ditu jada eta arnas pixka bat hartuta sailkapeneko lehen hamarretan kokatu da.

Errepasatu neurketak utzi dituen xehetasun guztiak NAIZen webgune berezian.