Prezioak igo egin dira azaroan Hego Euskal Herrian

Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) gora egin du Hego Euskal Herrian azaroan, urriarekin alderatuta. Nafarroan garestitu dira gehien prezioak. Urte arteko inflazio tasa ere hazi egin da.

NAIZ|DONOSTIA|2016/12/13
Verduras
Oinarrizko elikagaien prezioak gora egin du azaroan. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)

Nafarroan garestitu dira gehien prezioak azaroan, abenduarekin alderatuta: %0,7, INE estatistika institutu espainolak emandako datuen arabera.

Bizkaian %0,5 hazi da Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI); Araban hamarren bat gutxiago eta Gipuzkoan izan da igoerarik apalena, %0,1.

Urte arteko inflazio tasari dagokionez, herrialde guztietan gora egin du. Hala, iazko azarotik %0,9 egin du gora inflazioak Nafarroan eta Bizkaian, eta %0,6 Gipuzkoan eta Araban.

INEren arabera, oinarrizko jakiek gora egin dute eta erregaien prezioak, aldiz, merkatu egin dira.