Hamar talde berriren izenak gaineratu dizkiote Azkena Rock jaialdiaren kartelari

Gasteizen ekainaren 23 eta 24an egingo den Azkena Rock jaialdiak beste hamar talde gaineratu dizkio kartelari: Chris Isaak, Michael Kiwanuka, Thunder, Hellsingland Underground, The Godfathers, The Dead Daisies, The Shelters, Buck & Evans, SCR eta Los Mambo Jambo.

NAIZ|GASTEIZ|2017/01/31
Crhis-isaak
Chris Isaak estatubatuarra ere Azkena Rock jaialdian egongo da. (AZKENA ROCK)

Azkena Rock-eko antolatzaileek ekainaren 23 eta 24an Mendizabalan (Gasteiz) egingo den jaialdiaren inguruko xehetasunak ematen jarraitzen dute, beste hamar izenen berri emanda.

Bereziki azpimarratu dute Chris Isaak estatubatuarraren kontzertua, ‘First Comes the Night’ bere azken lanarekin itzuliko baita Azkena Rock-era. 2010ean eman zuen azken kontzertua Gasteizko jaialdian eta Estatuan egingo duen emanaldi bakarra izango da oraingoa.

Artista estatubatuarrarekin batera, beste bederatzi talde jakinarazi dituzte: Michael Kiwanuka, Thunder, Hellsingland Underground, The Godfathers, The Dead Daisies, The Shelters, Buck & Evans, SCR eta Los Mambo Jambo.

Izen horiek guztiak aurrez ezagutzera emandakoei gehitu zaizkie: John Fogerty, Cheap Trick, The Cult, The Hellacopters, Union Carbide Productions, Loquillo, Thunder, Hellsingland Underground, The Meteors, Tygers Of Pan Tang, Bloodlights, Inglorious, Pat Capocci, Crank Count Daredevils, The Souldbreaker Company eta Fetitxe.

Horrez gain, antolatzaileek adierazi dute bonoaren egungo salneurria (90 euro gehi gastuak) martxoaren lehenengo egunera arte mantenduko dela, ondoren prezioa igo egingo baita. Webgunearen bitartez eros daitezkeela gogoratu dute.

 

 

NAIZ
Loading player...


Koronabirusaren krisiak kaltetutako taldeei laguntza ekonomikoa eman eta euskal musikaren industria babestu eta kulturari egiten dion ekarpena balioan jarri nahi du NAIZ Kontzertuak ekimenak.

Elene CARRETO - FOKU
Loading player...


Konfinamenduaren erronketako bat da geure buruak eta gorputzak zaintzea. Bide horretan, NAIZek zumba saioak eskainiko ditu egunero, astelehenetik ostiralera, Elene Carreto dantzari durangarraren eskutik.