Gipuzkoan murgildu da Korrika, Hendaian sartu-irtena eginda

Nafarroari «larunbat arte» esan eta gero, Korrika Gipuzkoan murgildu da. Tolosaldea eta Oarsoaldea igarota, Hendaian sartu-irten bat egin du, arratsaldean Donostiara iritsi baino lehenago. Giro ederrean, jendetza bildu da Gipuzkoako hiriburuan.

NAIZ|2017/04/04 10:19
Loading player...

Tolosa aldetik sartu da Korrika Gipuzkoan, 6.45ean, Nafarroan Larraun aldetik atzean utzi eta gero. Eskualdeko udalek, kirol elkarteek, ikastetxeek, alderdi politikoek eraman dute eskuz esku lekukoa Hernaniraino. Goizaren zati handi bat Oarsoaldean igarota, sartu-irtena egin du Korrikak Lapurdin, Hendaia bisitatzeko.

 

Itzultzean, 15.45ean, Santiago zubiko kilometro partekatuan, ‘BATZUK handi bat eraiki dezagun’ leloari jarraiki, egin dute kilometroa elkarrekin Euskal Herri osoko herri erakundeen ordezkariek eta euskalgintzako eragileek.

Bidebietatik sartu da Korrika Donostian. Kirolariek presentzia izan dute gipuzkoar hiriburuan, arraunlariek eta Realak ere lekukoa hartu dute-eta lekukoa. Añorgatik abiatu da Korrika gaua Gipuzkoan barrena igarotzera. Lasarte eta Usurbil aldean, gauerdira bitartean, besteak beste Pirritx, Porrotx eta Marimotots izanen dira.

Kostalderantz eginda, Orioko eta Zarauzko korrikalariek asteazken goizaldean ekingo diote lasterketari.

Bihar, egunsentiarekin batera iritsiko dira korrikalariak Elgoibarrera, Azkarate mendatetik, Zestoa, Azpeitia eta Azkoitia zeharkatu ondoren.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK