Nekane Akarregi
«Bixotzak eta ahuak bat etxen dabinen»
2017/04/06 00:00

Seitxerdixetan turrunak jo rau. Badatorrela! Ez. Antxoi ixan da. Buelta. Zortzitxerdixak. Bolanderi! ostia ongun bai, AEKkuk abantin eta ni popabistan! Begiko pistak aldin dotela Miren Akerra pasa gazta entrada aurretik andarraran. «Ez tozu entzun sartu rala Mutrikun? Zirkiñ!». Ezinsoseaue. Egunon zeuri be Miren. «Artelango lekuku hartu bir dot-eta…!». «Hitzakuok Katein har…» berbi erdikiaz laga nau. Danak Etxea!-kuk banderolak zabaltzen saludatxuaz Maddiko parin; Kirru te Eneko be, aspaldiko partez, bertan listo lekuku hartzeko. Mirari poz-pozik, «sasoi gendun, ezta, herri barrun tokateko?». Arrigorriko miradoretik Kirmenei eta Manolitai txistu jotset: «Noa zuzela?» jefik. Atzaparraz gorutz nik. «Venezire, Korriki sekuestra eta bertan eiñ amaierako jaixe!». Ahuakemonahala.

Zaati re: Ika, Ika, Ika, hamen dator Korrika! Kateire? Pentsa bez! Errebueltan geldik. Emoziñoi ikusi, usainyu eta sentiu etxen da. Ezingeldikeona. Bixotza saltoka. Eztarrixe estutzen. Malku begixin. Hamen da! Ehundaka bixotz aringainge, ehundaka aho diarka danak aldabatea. Hotzarrari. Ollun popi. Aurrera beti. Herri txikixe bañe famaua! Lekukuai apartetik pa bota eta aurrea matxi, beste 29 talde ondarrutarren eskutatik pasa bi za-ta! Artibai errekin biribilgunetatik ikusikot Korriki juten eta ondarrutarran bixotzak entzuten. Ederra. Bakarra. Zoragarrixe. Gehixexei! Marabilli esangoban Aitzolek.

Ikusi zatxut Zabala bueltan xeme arrelepo dozule satisfaziñoi arpeixaz guiardetxanpionsmaifren kantaten, (aurrera beti Ondarrun) «nahi irabazi, nahi eta…». Ete! letri aldatu bitsau… Edozelan be, «ondarrutarrak gara gu!» Gora bixotzak!

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK