NAIZ
GASTEIZ

Athleticek barkatu egin du, Alavesek ez (1-0)

Neurketa bizia eta intentsitatez betea izan da Alaves eta Athleticek Mendizorrotzan jokatu dutena. Bi taldeek egin dituzte partida irabazteko merituak; Athleticek barkatu egin du, Alavesek ez (1-0). [Neurketaren xehetasunak]

Lehiatua izan da derbia Mendizorrotzan. (Jaizki FONTANEDA/ARGAZKI PRESS)
Lehiatua izan da derbia Mendizorrotzan. (Jaizki FONTANEDA/ARGAZKI PRESS)

Batek burua Kopako finalean, besteak Europan jokatzeko aukera ematen duten postuetan, baina hiru puntuen balioa bera bientzat. Derbia izanik, garrantzia handiagoa hartu du neurketak, horren erakusle soropilean ikusi dena.

Ikaragarri izan da bizia Alaves eta Athleticek Mendizorrotzan jokatu duten partida. Zuri-gorriak, behar gehiagorekin edo, indarrean sartu dira norgehiagokara, eta eurenak izan dira lehenengo aukerak. Aduriz izan da protagonista gehienetan, baina ez da batere fin aritu gaurkoak aurrelari donostiarra; sinestezinak huts egin ditu.

Neurketa hutsean iritsi bada ere atsedenaldira, ez da izan aspergarria izan delako, taldeek asmatu ez dutelako baizik. Soropilera itzuli eta berehala aurreratu da Alaves markagailuan, 53. minutuan, Theo Hernandezen golari esker. Behin asmatu dute etxekoek ate aurrean, eta nahikoa izan zaie.

Gola jaso osteko Athleticek ez du zerikusirik izan partida hasierakoarekin. Futbolik gabe geratu da, eta erabat kontrolpean izan du Alavesek neurketa. Azken minutuetan ere ez dira aukerak sortzeko gai izan zuri-gorriak.

Alavesi moralki indarra emango dio garaipenak, eta Athletici Europan jokatzeko aukerak zaildu. Hala ere, borrokan horretan buru-belarri sartuta iritsiko da Ligako azken bi jardunaldietara.

Errepasatu neurketak utzi dituen xehetasun guztiak NAIZen webgune berezian.