NAIZ

Iñigo Peña zumaiarra, urrea Europako Txapelketako K4 1.000 modalitatean

Urrezko domina lortu du Iñigo Peña zumaiarrak Europako Txapelketako K4 1.000 modalitatean. Ez da igande honetakoa asteburuan lortutako domina bakarra izan; atzo, K2 1.000 modalitatean, brontzezkoa erdietsi zuen.

Iñigo Peña (eskuinean), bere taldekideekin. (@ipea85)
Iñigo Peña (eskuinean), bere taldekideekin. (@ipea85)

Iñigo Peña zumaiarra kide zuen ontziak urrezko domina lortu du Europako Txapelketako K4 1.000 modalitatean. Peñarekin batera, Francisco Cubelos, Javier Cabañin eta Marcus Cooperrek osatu dute Bulgariako Plovdiv hirian lehiatu den trainerua.

2.54.374-ko denbora egin dute Peña eta bere taldekideen; atzetik izan dira, hurrenez-hurren, Polonia (2.54.758) eta Eslovakia (2.54.666).

Garaipena estropada «taktiko» baten ondorioa izan da. Peña eta bere ontzikideek bikain asmatu dute beren aurkariekiko kontrol tarte bat mantentzea, Espainiako Piraguismo Federazioak prentsa ohar batean adierazi duenez.

Ez da, baina igande honetakoa zumaiarrak lortu duen domina bakarra izan; atzo, larunbatez, K2 1.000 modalitatean brontzezkoa irabazi zuen. Kasu honetan, Cubelosekin osatu zuen ontzia Peñak.

Europako Txapelketa igande honetan amaituko da.