NAIZ
DONOSTIA

‘Errementarik’ irabazi du Fantasia eta Beldurrezko Zinemaren asteko publikoaren saria

Ikusleek Paul Urkijoren ‘Errementari’ filmari eman diote Donostiako Fantasia eta Beldurrezko Zinemaren 28. edizioan saria. Daniel Bübesamen 'When Demons Die' lanak eskuratu du, aldiz, film labur onenarena eta animaziozko film labur onenarena, Britt Raesen 'Catherine' lanak.

Errementari lanaren fotograma.
Errementari lanaren fotograma.

Paul Urkijoren euskarazko 'Errementari' filmak irabazi du ikusleen saria Donostiako Fantasia eta Beldurrezko Zinemaren 28. edizioan. Bestetik, Donostia Kulturak jakinarazi duenez, film labur onena Daniel Bübesamen 'When Demons Die' lanak eskuratu du. Mila euro poltsikoratu dituzte egileek.

Aldiz, animaziozko film labur onena Britt Raesen 'Catherine' lanak eraman du, diru-sari berarekin. Espainiar Estatuko laburmetrai onena Pintó & Cayeren ‘RIP’ lanarentzako izan da, beste mila eurorekin eta Syfy sari bereziarekin (3.000 euro). Epaimahaia Sara G, Diego San Jose eta Vinila von Bismarkek osatu dute eta epaimahaiaren saria Nic Wassellen 'The Distant Sea' filmari eman diote.

Sari berezia jasotzen du fantasiazko Europako laburmetrairik onenak. Eta hau 'Clanker Man' lanak jaso du, Ben Steiner zuzendariaren eskutatatik ateratako lanak.

Epaimahai gazteak ere ‘When Demons Die’ saritu du

Bestetik, epaimahai gazteak Daniel Rübesamen ‘When Demons Die’ lanari eman dio laburmetrai onenaren saria. ‘Blogos de Oro’ saria film luze onenari 'The Endless' lanak jaso du eta , ikusleen saria fanzine onenari, azkenik, 'La valla' filmak jaso du.