Iaz baino autobus gehiago iritsiko dira Sarek Bilbon antolatutako manifestaziora

«Autobusak iristen ari dira eta giroa nabari da kalean». Horiek izan dira Sareko eledunek gaur prentsaren aurrean egin dituzten lehen adierazpenak. Iragan urtean baino autobus gehiago izango dira gaur Bilbon, eta 600 bolondres arituko dira guztia antolatzen.

NAIZ|BILBO|2018/01/13 12:10
Sare
Joseba Azkarraga eta Bego Atxa, prentsaurrean. (@HamaikaTb)

Eguna hastearekin batera, lehen hitzartzea egin dute Sareko eledun diren Joseba Azkarraga eta Bego Atxak. «Autobusak iristen ari dira jada Bilbora eta giroa nabari da kaleetan», adierazi dute, nabarmenduz autobus kopuruak gora egin duela iragan urtekoarekin alderatuta.

600 pertsona arituko dira bolondres lanetan, eta milaka izango dira Bilboko kaleak zeharkatuko dituztenak, presoen eskubideen aldeko manifestazioaren antolatzaileen ustetan. Aurtengoa berezia izango da, astebururo gurasoekin egiteko milaka kilometro egin behar dituzten motxiladun haur horietan egingo baitu azpimarra.

Pankarta eramaten arituko dira Nahikari Otaegi, Peru del Hoyo, Iñaki Lasagabaster, Anaiz Funozas, Jerome Gleize, Kirmen Uribe, Xavi Sanchez, Elisabete Bizkarralegorra, Bea Talegon eta Ramon Zallo. Amaierako irakurketa, berriz, Kike Amonarriz eta Bea talegonek egingo dute.

Hitzartzearen ostean konferentziari eman diote hasiera. Bertan aritu dira Joseba Azkarraga, David Fernandez, Anaiz Funozas, Bego Atxa eta Pilar Kaltzada, besteak beste.

Kazetarien galderei erantzunez, Joseba Azkarragak baieztatu du Txetx Etcheverry bake artisauak Radio Euskadin egin adierazpena eta jendarte zibilaren inplikazioa azpimarratu du.

«PENSIONES DIGNAS»
MAITE BIDARTE | MARISOL RAMIREZ | ION T. BARRENA
Loading player...


Este sábado los pensionistas vuelven a la calle y las mujeres tomarán especial protagonismo. Cecilia, Txaro, Mertxe e Itziar son cuatro mujeres pensionistas que «no se fían» de que vaya a mejorar su situación por lo que siguen en la calle. Nos cuentan su realidad. (Este viernes a partir de las 10.30 extenso audio-reportaje en Info7 irratia)