naiz
Paris

Urtebeteko espetxe zigorra ezarri dio Pariseko epaitegiak Iratxe Sorzabali

Pariseko epaitegiak urtebeteko espetxe zigorra ezarri dio Iratxe Sorzabal euskal preso politikoari, Capbretonen bi guardia zibil hil zituen ETAren komandoarekin «zerikusia» leporatuta. Kausa berarengatik bost urteko zigorra ezarri zioten 2013an.

Iratxe Sorzabal irundarrari urtebeteko espetxe zigorra ezarri dio frantziar Justiziak, 2007an Capbretonen bi guardia zibil hil zituen ETAren komandoarekin «zerikusia» leporatuta. Kotxe batean aurkitutako DNA eta aztarnak argudiatu dituzte horretarako.

Fiskaltzak lau urteko zigorra eskatzen zuen. 2013an, oraindik atxilotuta ez zegoenean, epaitu egin zuten eta orduan bost urteko zigorra ezarri zioten.