Beñat Atorrasagasti iheslari politko lesakarra sorterrira bidean da 18 urte eta gero

Beñat Atorrasagasti iheslaria Lesakara bidean da, sorterritik kanpo 18 urte eman eta gero. 2000. urtean utzi zuen herri nafarra. 2012an Edinburgon atxilotu zuten eta frantziar Estatura estraditatu. Bertan hiru urteko espetxe zigorra ezarri zioten, baina ez zuen kartzelan sartu beharrik izan eta Madrilek ere, bere aurkako euroagindua ezarri zuen.

naiz|2018/03/13 13:07|0 iruzkin
Whatsapp_image_2018-03-13_at_11
Beñat Atorrasagasti iheslaria sorterrira bidean da.

Beñat Atorrasagasti iheslari politiko lesakarra etxera bidean da. Azken 18 urteak eman ditu sorterritik kanpo, baina Herria Dugu Arnasek jakinarazi du Nafrroara bidean dela.

Atorrasagasti Edinburgon atxilotu zuten 2012ko uztailaren 13an eta 2013ko urtarrilaren 30ean estradiatu zuten Estatu frantsesera. Bertan epaitu egin zuten eta hiru urteko espetxe zigorra ezarri zioten, baina epaileak kontutan izan zuen bere aurkako auziaren arrazoiak «zaharrak» zirela. «Bere egoeraren garapena» ere aintzat hartu zuen epaileak eta, hartara, zigorra ezarri bai baina espetxea ekiditeko aukera eman zion Atorrasagastiri.

Urte hartako ekainean berriz ere atxilotu zuten Ipar Euskal Herrian, Jokin Aranalderekin batera, eta espainair Estatuak bere aurka jarritako euroagindua helarazi zioten.

18 urte dira Atorrasagastik Lesaka utzi behar izan zuenetik, baina, jakinarazi dutenez, etxera itzultzen ari da lesakarra.