naiz

93.000 litro olio eta 207.000 ontzi kontserba banatuko ditu Errigorak udaberriko kanpainan

Ia 93.000 litro olio eta 207.000 ontzi kontserba banatu ditu Errigorak udaberriko kanpainan. Kanpaina honen bitartez Errigoraren komunitatea «egonkortu» egin dela azpimarratu dute, eta dagoeneko sarea Euskal Herriko 70 herritara iritsi dela nabarmendu.

Errigorak 3.000 litro olio eta 207.000 ontzi kontserba banatuko ditu.
Errigorak 3.000 litro olio eta 207.000 ontzi kontserba banatuko ditu.

Iaz «jauzi handia» eman eta gero, aurtengo udaberriko kanpaina «inoiz baino eskaintza zabalagoa» plazaratzea erabaki zuen Errigorak komunitatea «egonkortzeko erronka» martxan jarrita. Eta helburuak bete egin dituzte. «Komunitatea egonkortu ez ezik, lagun berriak batzea ere lortu dugu». 

Jakinarazi dutenez, ia 93.000 litro olio eta 207.000 ontzi kontserba banatuko ditu datozen egunetan Errigorak. 38.630 olibondo behar dira aurtengo olio eskaerari erantzuteko. Kontserbei dagokienez, ostera, 25 hektarea baino gehiagok ematen duena beharko da 207.000 ontziak betetzeko.

Hala ere, gogora ekarri dute «eguneroko kontsumo ohituretan eragiteko xedez» Nafarroa hegoaldean jaiotako egitasmoa dela. «Bistan da planteamenduak eraginik izan duela. Urtez urte jendeak sukaldeko armairuak Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserbaz betetzeko baliatzen du kanpaina hau. Ohitura sortu da kanpainaren inguruan; milaka sukaldetan erreferentziazko gertakari bilakatu da», azpimarratu dute.

Datu hauek «herrilanaren emaitza» direla nabarmendu dute. «Kanpaina honetan buru-belarri ibiltzen garen ehunka auzolangileei esker da posible hau guztia». Dagoeneko 70 herritara heldu da Errigoraren sarea. Hori dela-eta, «kanpainaren oihartzuna Euskal Herriko txoko guztietara hel dadin lan egin dugun errigoragile, errigorazale eta komunikabide txiki eta ez hain txikiei eta, nola ez, sukaldera zubi berri bat sartzea erabaki dugun kontsumitzaile arduratsu guztiei» eskerrak eman nahi izan dizkiete.