NAIZ
DONOSTIA

Iñigo Albisu donostiarra aske geratu da, hamaika urteko espetxealdiaren ondoren

Iñigo Albisu preso politiko donostiarra aske geratu da gaur goizean, hamaika urteko espetxealdiaren ostean. Algeciraseko kartzelan zegoen.

Iñigo Albisu, goian erdian, espetxetik atera ondoren.
Iñigo Albisu, goian erdian, espetxetik atera ondoren.

Iñigo Albisu donostiarrak askatasuna berreskuratu gaur goizean, Algecirasko espetxetik, azken hamaika urteak kartzelan igaro ostean. Espetxearen atarian zain zituen senide eta lagunak.

Donostiarra 2007ko apirilaren bukaeran atxilotu zuten Ingalaterran, Sheffield hirian, Zigor Ruiz eta Ana Isabel Lopezekin batera. Hirurak espetxeratu egin zituzten.

Espainiaratua izan ondoren, Auzitegi Nazionalak hamaika urteko kartzela zigorra ezarri zion Albisuri, eta kondena osorik beteta geratu da aske.

Gaur arratsaldean espero da Euskal Herrira iristea.