Jon Ormazabal

Sake-erremateari esker, aukerarik gabe utzi du Elezkanok Artola

Danel Elezkanok bere une gozoa luzatu berri du Tolosako Beotibarren eta Oinatz Bengoetxearen aurka jokatu du larunbatean Iruñean, Iñaki Artolari 22-11 irabazi ostean. Ideiak oso garbi zituela etorri da bizkaitarra eta kantxaren gainean bikain egin du etxetik buruan zekarren hori.

Elezkano eta Artola. (Juan Carlos RUIZ / FOKU)
Elezkano eta Artola. (Juan Carlos RUIZ / FOKU)

Eta hori Iñaki Artolak oso partida hasiera ona izan duela. Kolpez fresko, 1-6 aurreratu da alegiarra eta prestakuntza ona izan dela berretsi du. Hala ere, bi paretako batekin sakea hartu du Elezkanok eta hor itzuli du partida. Sakeari altura asko emanaz eta seiaren inguruan paretara baztertuz, erabat partidatik atera du Artola. Asegarcekoak ez dio sake-erematea kentzen asmatu, Aspekoak, harriskuak hartuta ere, ia dena asmatu du eta markagailua irauli du.

Ez dago esaterik Artolak partida txarra egin duenik, baina ez du erantzunik izan Elezkanoren joko azkarraren aurrean eta partida bakarrean horrenbeste jokatzearen presioak ere ez dio batere lagundu.