naiz
Donostia

Izaro, Mikel Erentxun, Ruben Blades, Gary Clark Jr. eta Morgan, Donostiako Heineken Jazzaldian

Ruben Blades, Gary Clark Jr., Mikel Erentxun, Izaro eta Morgan izango dira Donostiako 53. Heineken Jazzaldiko agertoki Berdeko programazioan. Egitarauak «musika eskaintza zabala» izango du, Zurriolako hondartzan kokatutako agertoki jendetsuan ohikoa den bezala. Emanaldi guztiak doan izango dira, antolakuntzak jakinarazi duenez.

Ruben Blades Roberto Delgadok zuzentzen duen orkestra panamarrarekin izango da Donostian, uztailaren 25ean. (JAZZALDIA)
Ruben Blades Roberto Delgadok zuzentzen duen orkestra panamarrarekin izango da Donostian, uztailaren 25ean. (JAZZALDIA)

Ruben Blades saltsa munduan puntako musikarietako bat da, eta Roberto Delgadok zuzentzen duen orkestra panamarrarekin izango da Donostian, uztailaren 25ean, iluntzeko 21.00etan. Egun horretako gauerdiko kontzertua New Yorkeko Too Many Zooz «hiruko moderno eta apurtzaileak» emango du. «Zuzeneko lehergarria» dutela eta jarraitzaile asko biltzen ari direla nabarmen du antolakuntzak.

Halaber, Gary Clark Jr. gitarristak «gaztetasunaren ausardia uztartzen du blues, rock eta souleko hainbat maisuren obraren ezagutzarekin, eta intentsitate ikaragarriko erritmoa lortzen du». Uztailaren 26ko gauerdian joko du. Aurretik, 21.00etan, Izaro euskal abeslaria ariko da, «igoera meteorikoa izaten ari den artista, gero eta entzule gehiagok estimatzen baitu haren sentsibilitate ikaragarria».

Gainera, uztailaren 27an, Mikel Erentxun donostiarra izango da izarra. Eragin handia izan du Donostia inguruko musikariengan, hala bakarka daraman ibilbidean, nola Duncan Dhu taldeko etapan. Gainera, nazioartean ere ibilbide luzea darama. Erentxunen kontzertua gauerdian izango da. Aurretik, 21.00etan, Amateur taldeak joko du. Donostiako taldeak ‘La Buena Vida’ aurreko proiektuaren «espiritu poperoa} berreskuratu du.

Azkenik, agertoki Berdeko egitarauaren azken egunean, uztailaren 28an, Morgan, antolakuntzaren hitzetan  espainiar Estatuko «talde errebelazioa» ariko da 21.00etan, eta Anna Calvi edo PJ Harvey berria gauerdian.