NAIZ
GASTEIZ

Alavesek irabazi du denboraldiko azken derbia

John Guidetti, Munir El Haddadi eta Ibai Gomezen golekin, Alavesek garaipena eskuratu du denboraldiko azken derbian, Mendizorrotzan Athletici 3-1 irabazita. Muniainek egin du talde bilbotarraren gola. [Partidaren xehetasunak]

Guidettik egin du Alavesen lehen gola. (Juanan RUIZ/FOKU)
Guidettik egin du Alavesen lehen gola. (Juanan RUIZ/FOKU)

Hasi eta buka, baloiaren jabetza Athleticek izan du eta, gainera, lehen ordu erdian kontrolpean eduki du partida, baina John Guidetti suediarrak egindako golak bi taldeen animoan eragin nabarmena izan du.

Talde gasteiztarra erosoago egon da, batez ere, partidaren bigarren zatian, eta bi gol gehiagorekin erabakita utzi du neurketa. Munir El Haddadik egin du bigarren gola, 60. minutuan, falta jaurtiketa batean. Hirugarrena Ibai Gomezek egin du, 77. minutuan, nahiz eta ez duen ospatu, talde bizkaitarrarekiko adeitasunez.

Bi minutu beranduago, 79.enean Muniainek distantziak laburtu ditu eta talde bizkaitarra amaierara arte saiatu den arren, Gasteizen geratu da garaipena.