naiz
Zubieta

Athleticek aurre hartu dio Realari Kopako final laurdenetan (1-2)

Euskal derbai izan da Kopako final laurdenetan Zubietan. Athletic nagusi izan da, baina Realak bizirik ateratzea lortu du, itzulerako partidarako aukerak mantenduz. Vanessa Gimbert eta Damarisen bitartez aurreratu dira bisitariak lehen zatian, eta Lareoren gol eder batek bizia eman dio norgehiagokari bigarren zatian, baina donostiarrek ezin izan dute partida berdindu.

Athleticek abantaila lortu du Kopako joanekoan. (FOKU)
Athleticek abantaila lortu du Kopako joanekoan. (FOKU)

Atheticek abantaila hartu du Kpako final laurdenetako joaneko partidan, Zubietan Realari 1-2 irabazi ostean. Bilbotarrak hobeak izan dira lehen zatian eta etxekoak bigarrenean berpiztu egin dira, baina ezin izan dute markagailua irauli. Hala ere, borroka ederra ezarri dute zelai gainean bi taldeek eta itzulerako partidan finalerdietako txartela lortzeko aukerak irekita utzi dituzte.

Ligako azken jardunaldian egin bezala, Athleticek garaipena lortu du Realaren aurrean Kopan. Orduan baino estuago egon da partida (orduko hartan 1-4 gailendu ziren bizkaitarrak), baina hala ere errenta eskuratu due txuri-gorriek. lehen zatian bi gol egin dituzte bilbotarrek Vanessa Gimbert eta Damarisen bitartez.

Partidaren azken txanpan, aldiz, Reala berpiztu egin da eta Lareoren gol eder batek errenta murriztu du. Donostiarrei bizia eman die golak eta berdinketaren bila abiatu dira. Ez dute lortu, baina kanporaketan bizirik jarraitzea lortu dute.

Asteazkenean jokatuko dute Lezaman kanporaketaren itzulerako partida. Athletic abantailarekin doa, baina errematea jarri beharko diote kanporaketari.