NAIZ
MADRIL

Margoketa faxistak egin dituzte Madrilgo Euskal Etxean

Falange Españolaren gazte taldeak (JFE) margoketak egin ditu Madrilgo Euskal Etxean, Jon Iñarrituk sare sozialen bitartez salatu duenez. Euskal presoen hurbilketaren eta giza eskubideen aldeko ekimena aurkeztekoa da gaur bertan.

Madrilgo Euskal Etxean margoketa faxistak agertu dira. (@JonInarritu)
Madrilgo Euskal Etxean margoketa faxistak agertu dira. (@JonInarritu)

EH Bilduko senatari Jon Iñarrituk jakinarazi du Madrilgo Euskal Etxean margoketa faxistak egin dituztela. 

Falange Españolaren gazte taldeak (JFE) sinatzen ditu margoketak eta Falangeren ikurra bera ere agertu da Euskal Etxearen atarian.

«Fuera ETA» ere idaztaz gain, lurrean silueta bat marraztu eta atea pintura gorriz zikindu dute.

Koalizio abertzalearen diputatu den Marian Beitialarrangoitiak ere salatu ditu margoketak eta azaldu du justu gaur, arratsaldeko 19.00etan, ‘Acercar, convivir’, euskal presoen hurbilketaren eta giza eskubideen aldeko ekimean aurkeztekoa dela.