naiz

Aitor Fernandez euskal preso bizkaitarra aske geratu da

Aitor Fernandez indautxuarra aske geratu da gaur goizean. Hiru urteko kondena beteta, Aranjuezeko espetxetik irten da. Bertan zituen lagun eta senideek harrera beroa eskaini diote.

Espetxean ia hiru urte egin ostean, Aitor Fernandez aske geratu da. Aranjuezeko espetxe atarian senide eta lagun ugarik egin diote lehen harrera, eta Kaskagorri konpartsak jakinarazi duenez, Bilboko Aste Nagusian lehen harrera egingo diote. Hitzordua, 21:00etan Kirrulin.

2015eko irailean Aingeru Cardañorekin batera atxilotu eta espetxeratu zuten, 2001eko auzi batengatik. Aurretik ere zazpi urte eman zituen espetxean indautxutarrak eta 2015ean ezarritako hiru urteko kondenaren ostean, espetxeratze agindu desobedituko zutela iragarri zuten. Bi asteren ostean, Ertzaintzak atxilotu egin zituen.