Euskal Herria Koparen finala irailaren 1ean jokatuko dute, Zornotzan, Realak eta Athleticek

Reala eta Athleticek irailaren 1ean neurtuko dituzte indarrak Euskal Herriko Koparen VIII. edizioaren finalean. Partida Zornotzako Urritxe futbol zelaian izanen da. Sarrerak salgai daude dagoeneko.

naiz|Zornotza|2018/08/24 12:51
Kopa
Irailaren 1ean, Zornotzan, Athleticek eta Realak Euskal Herria Koparen finala jokatuko dute. (Endika PORTILLO / FOKU)

VIII. Euskal Herria Koparen finala Zornotzan joaktuko da, Urritxe futbol zelaian, irailaren 1ean, larunbata, 16:00tik hasita. Finalean Athletic eta Reala lehiatuko dira, finalerdietan Eibar eta San Ignazio gainditu ondoren. Gaur egin dute aurkezpena Urritxen bertan.

2017/18 denboraldiko Euskal Herria Koparen edizio honetan Euskal Herriko emakumezko futbol talderik onenek hartu dute parte. Euskal Herriko bazter guztietatik etorritako taldeak lehiatu dira norgehiagokan: Baionako Aviron eta Angeluko Genêts Lapurditik, Oiartzun, Añorga, Zarautz, Eibar eta Reala Gipuzkoatik, Gasteizko Aurrera Arabatik, Osasuna eta Mulier Nafarroatik eta, Bizkaitik, Barakaldoko Pauldarrak, Bilboko San Ignazio eta Athletic.

Sarrerak 7 euro balioko du. Amorebieta Klubeko bazkideek doan izango dute sarrera eta 14 urtetik beherakoek ez dute ordaindu beharrik izango. Sarrerak dagoeneko salgai daude interneten bitarttez. Abuztuaren 28tik aurrera Urritxen bertan ere erosi ahal izango dira.

 

 

En la última aportación al debate, el periodista Fermin Munarriz analiza la importancia que tienen los medios de comunicación en la formación de la identidad de una comunidad. Desde esa perspectiva considera que EiTB debe dejar de lado competencias estériles con grupos exteriores y empezar a pensar y actuar en clave de país.

EITB, TERRITORIO, CULTURA, SOCIEDAD
Fermin MUNARRIZ