NAIZ
HENDAIA

Hendaiako suhiltzaileen eraikin zaharra okupatu dute egungo gaztetxearen husteari aurre hartuz

Hendaiako Sasiko gaztetxetik hiri barnera joan dira gaur gazteak eta suhiltzaileen eraikin zaharra okupatu dute. Alkatea eta polizia bertaratu dira eraikina husteko eskatuz. Akordioa lortu dute, gazteek lokala utzi eta Herriko Etxeak 18 hilabeteko epean eraikin bat proposatzeko konpromisoa hartu du.

Hendaiako suhiltzaileen lehengo egoitza, gaur goizean. (MEDIABASK)
Hendaiako suhiltzaileen lehengo egoitza, gaur goizean. (MEDIABASK)

Sasiko gaztetxeko hogei bat gaztek Hendaiako suhiltzaileen eraikin zaharra okupatu dute, Mediabask-ek jakinarazi duenez egungo gaztetxea uzteko aginduaren ostean gaztetxe bat aldarrikatzeko. 

Hainbat sare sozialetan ari dira Sasiko gaztetxetik gazteei bertaratzeko deia egiten, «Hendaia ez da gaztetxerik gabe geldituko» diote eta mezua zabaltzearekin bat «zato Hendaiako gaztetxea sustengatzera!» diote mezu honetan.

Hustearen aurrean gaur goizerako hitzordua emanda zuten Hendaian. 9.00tan zen hustutzerako zita, «bakoitzak behar duena har dezala» mezuarekin. 11.00tan egin dute prentsa agerraldia eta 13.00erako bazkari alaitua deitu dute. 

Hustea, ordea, azkenean beste eraikin baten okupazio bilakatu da eguerdirako:

Akordioa Udalarekin

Eraikin berria hartu eta ordu gutxira, 16.30 inguruan, udaltzainak eta alkatea gaztetxera joan direla salatu dute Sasiko gaztetxeko Twitter kontutik, «alkateamodu oso bortitzean azaldu da pertsonak bultza eta mahainak kenduz», diote.

Gerora Kotte Ezenarro alkatearekin berarekin lortutako akordioaren berri eman dute. 18 hilabeteko epean gaztetxe bat proposatzeko konpromisoa hartu du Herriko Etxeak.