@MartxeloDiaz
IRUÑEA

«Hizkuntza eskubideak bermatzeko Legearen bidean» jardunaldia egingo da Iruñean

«Hizkuntza eskubideak bermatzeko Legearen bidean» jardunaldia antolatu du Iruñean UEUk Kontseiluaren laguntza eta Euskarabidearen babesarekin. Bertan, Nafarroako zonifikazioaren ondorioak alderdi juridiko, historiko, administratibo eta soziolinguistikotik jorratuko dituzte. Euskararen garapenerako trabak ere aztertuko dira hilaren 29an. 

UEUk, Kontseiluak eta Euskarabideak antolatu dute jardunaldia. (UEU)
UEUk, Kontseiluak eta Euskarabideak antolatu dute jardunaldia. (UEU)

Jardunaldi honek Nafarroan zonifikazioa gaindituko duen lege berri baten beharraren gainean sortu den eztabaidarekin bat egiten du. Horretarako, batzorde berezi bat antolatu da Parlamentuan . Emaitzak agintaldi honetan emateko asmoa dago, eta zonifikazioa gainditu eta euskararen ofizialtasuna Nafarroa osora hedatuko duen legea egiteko aukerak badaudela nabarmendu dute hainbat eragilek.

Ildo honetan, Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok gogoratu duenez, 2016an Nafarroako Parlamentuan agerraldia egin zuen erakunde honek. Horrekin batera, euskara herrialde osoan ofiziala izateko ekimena egin zuten. «Agerian geratu zen gaur egun ezinezkoa dela Nafarroan euskaraz osotasunean bizitzea», esan zuen. 

2017an Parlamentuan batzordea antolatu ondoren, Kontseiluak gaia herrietara eraman zuen lan-saioak antolatuz, lege berria herritarrekin idazteko asmoarekin. Bertan jasotako ondorioak kontuan hartu dire legearen inguruko proposamenak aurkezteko orduan. Urriaren 3an Parlamentura itzuliko da Kontseilua.

«Lege berriak, herritar guztien arteko berdintasuna bermatu beharko du, horregatik, ezinbestekoa izango da zonifikazioa gainditzea. Justizia eta erreparazioa behar da urteetan euskaldunok jasandako egoera iraultzeko eta horrek lege babesa behar du», esan du Bilbaok.

Roldan Jimeno historialarian arabera, 2015ean Nafarroan izandako aldaketa politikoak itxaropen handiak sorrarazi zituen euskaldunongan 1986an onartu zen Vascuencearen Legearen gabeziak gainditzeko.

Guzti hau hilaren 29an UEUk antolatu duen jardunaldian aztertuko da. Matrikula egiteko epea zabalik da. Dohainik da eta www.ueu.eus helbidean.