Sporting-Eibar, Athletic-Huesca, Alaves-Girona eta Real-Celta, Kopako final hamaseirenetan

Kopako final hamaseirenetako kanporaketetan Eibarrek Bigarren Mailako Sportingen aurka jokatuko du, Athleticek Huesca izango du aurkari, Alavesek Girona eta Realak, berriz, Celta izango du aurrez aurre. Norgehiagokak urriaren 31an eta abenduaren 5ean jokatuko dira.

NAIZ|2018/10/19 13:54
Eibar
Eibarrek eta Realak Sporting eta Celta izango dituzte aurkari Kopan, hurrenez hurren. (Juan Carlos RUIZ/FOKU)

Joaneko partidak urriaren 31an jokatuko dira (urriak 30 eta azaroak 1 ere bai), eta itzulikoak, berriz, abenduaren 5ean (4 eta 6 ere bai)

Kopako final hamaseirenetako kanporaketarako zozeketa egin dute gaur Madrilen, espainiar Futbol Federazioaren egoitzan. Lehen mailako euskal talde guztiek, Eibarrek izan ezik, etxean jokatuko dute lehen partida.

Eibartarrek Bigarren Mailako Sporting izango dute aurkari, eta lehen norgehiagoka Asturiasen jokatuko dute.

Athleticek, aldiz, Huesca hartuko du San Mamesen, eta Alavesek, berriz, Girona Mendizorrotzan. Realari dagokionez, Celtaren aurka jokatuko du lehen partida, Anoetan.

Printzipioz, joaneko partidak heldu den urriaren 31an (30 eta azaroak 1 ere bai) jokatuko dira, eta itzulikoak abenduaren 5ean (4 eta 6 ere bai). Hala ere, behin betiko datak telebistak finkatuko ditu.

Honela geratu da Kopako final hamaseirenetako zozketa:

Cultural Leonesa - Barcelona

Ebro - Valencia

UE Sant Andreu - Atletico de Madrid

Melilla - Real Madrid

Villanovense - Sevilla

Racing de Santander - Betis

Almeria - Villarreal

Mallorca - Valladolid

Cadiz - Espanyol

Sporting de Gijon - Eibar

Lugo - Levante

Kordoba - Getafe

Athletic - Huesca

Alaves - Girona

Leganes - Rayo Vallecano

Celta - Real Sociedad