Amagoia Mujika
Berriz

Miren Amurizak beretzat gorde du finaleko lehen aulkia

Berrizen, bere jaioterrian, fin eta langile arituta lortu du Miren Amurizak lehen postua eta, ondorioz, abenduaren 15ean Bilboko Miribillan jokatuko den finalerako zuzeneko txartela.

Miren Amuriza, nagusi ‘etxean’. (Aritz LOIOLA/FOKU)
Miren Amuriza, nagusi ‘etxean’. (Aritz LOIOLA/FOKU)

Hasieratik igarri zaio grina, lanerako zetorrela eta arratsalde ederra josi du.

Berrizko herriko pilotalekuan giroa bikaina izan da, 650 lagun inguru batu dira Bizkaiko Txapelketako lehen finalaurrekoan eta entzuleek uneoro gozatu eta goratu dituzte sei bertsolariak.

Hurrengo hitzordua, azaroaren 25ean, Igorren izango da.

Puntuazioa:
1-Miren Amuriza 515,5
2.Xabat Galletebeitia 503,5
3-Aitor Bizkarra 485,5
4-Imanol Uria 479
5-Julen Erezuma 464,5
6-Unai Mendiburu 460