NAIZ
PAUSU

Auto-ilarak sortu dira Biriatun «txaleko horien» protestak direla eta

Muga itxi dute «txaleko horiek», kamioiek Estatu frantseserako bidearekin jarri ez dezaten. Ondorioz, hamar kilometro arteko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Lakuaren arabera.

«Jaka horiak», Irunen. (Andoni CANELLADA/FOKU)
«Jaka horiak», Irunen. (Andoni CANELLADA/FOKU)

Protestan jarraitzen dute Ipar Euskal Herriko «txaleko horiek». Muga itxi dute larunbat honetan, kamioiek Estatu frantseserako joana geldi dezaten. Horrek, hainbat albo-kalte eragin ditu errepidean.

Besteak beste, hamar kilometro arteko auto-ilarak sortu dira Biriatuko ordainlekuan, Lakuako Segurtasun Sailak adierazi duenez. 9.00ak inguruan sortu dira lehen arazoak, eta AP-8ko eskuineko erreia kamioiek dute hartua.

Aipatu informazio iturriaren arabera, Behobia eta Irun arteko biribilgunera gerturatu dira «txaleko horiak», han ere kamioien joana oztopatuz. Hala, kolapsatua geratu da puntu hau ere.

Izan da protestan zeudenekiko elkartasuna erakutsi eta klaxona jo duenik, baita «txaleko horien» protestak eragin dituen ondorioekin gustura ez eta euren haserrea erakutsi dutenik ere.